“2d-vino”, edo “Ardo2d”, 2012ko Urriaren 5, 6 eta 7an izandako arte eta mahats-bilketa jardunaldi batzuk izan dira. Jardunaldiok, 2d1 proiektu artistikoaren eta Lezako DiVino ardotegiaren elkarlanetik sortu dira.

Hiru egunotan hainbat artelan sortu ditugu mahats-bilketaren eta ardoaren inguruan: mahastietan koadroak, 6 upategirentzat 90 etiketa, zuzeneko emanaldiak… Guztia Lezan, lagun artean eta aparteko giro umoretsuan.

Ardoa edateko da, bizitza bizitzeko. Bien artean artea.

Argia oskorrian eguzkira bezala, geu ere itzuli gara urte bukaerarekin Arabar Errioxako ardo eta arte itsasora. Joan den urtean bezala, aurten ere sei upategiri sortu dizkiegu sei bilduma esklusibo. Bauza, Berganzo, Frias, Idiakez, Pomal eta Vallobera. Ardoa sentitu eta lantzeko sei munduri sei expresio bide.