Anbotopeko lagun bik gure zentzua
Pintatu egiten dugu. Edo orain honela agertzen da, aurpegi honekin, gure argia. Baina, pintura bera, guretzat gutxienekoa da. Gure lehengaia bizitza da. Sormena, ametsak, maitasuna, lurra eta argia. Eta pinturarekin errimatzen badu, ba aurrera.
Eta aurrera aurrera… hemen gaude, eta jarraitzeko prest. Bide bat zabaldu dugu (“soilik biderik ez badago bidaiatuko duzu”). Eta, bide batetik, bitik bat bilakatu gara.
Gure pauso bakoitzak urrats bikoitza marrazten du. Bideak ereiten ditugu.
Eskerrik asko, hasiera berri.
Margoztu, argazkiak egin, komunikatu.
Olatu bat, geldi badago, ez da olatu bat.
Sortu eta sortu.
Edalontzia hustu eta hustu,
eta gero eta beteago topatzen dut.
Olatu bat, geldi badago, ez da olatu bat.
Sortu eta sortu.
Edalontzia hustu eta hustu,
eta gero eta beteago topatzen dut.
Margoztu, idatzi, abestu.
Beti dana askoz hobeto.
Pertsonaia bat sortu nuen, jolas baten moduan.
Orain ez dakit bera eta nire artean ezberdintzen.
Zein dago ispiluaren zein aldetan? Ba al da ispilurik?
Beti dana askoz hobeto.
Pertsonaia bat sortu nuen, jolas baten moduan.
Orain ez dakit bera eta nire artean ezberdintzen.
Zein dago ispiluaren zein aldetan? Ba al da ispilurik?