Xabier Amuriza - 2d1

Xabier Amurizaren omenezko jardunaldi
nazionaletan egindako murala

Euskal Herri osoko artista eta lagunek Amurizaren omenez sorturiko ikuskizunean hartu genuen parte, eszenografiaren elementu zentrala zen horma-irudi beltz erraldoia zuzenean margoztuz.

Komunean falta zaigun ispiluari galdetu genion: “nola gaitezke hain garai zori onekoan bizi?”. Arrazoimena neurri txikikoa behar dugu izan, ez baitzaigu garunean sartzen ahal horren sasoi bizi eta interesgarrian sortu izanaren aukera zoroa. Xabier Amuriza artista handiaren garaikideak gara. Are gehiago, eskualdekideak gara. Are gehiago, lagunak. Etxanotaz Oizpetuaren sormen anitz, basati eta gorenaren testigu izanik, bere omenez antolatutako jardunaldien bukaerako hoårma-irudia egitera gonbidatu gintuzten.

Gernikako bonbardaketaren harira Pablitok eginiko koadroaren neurriak hartu genituen geure (550×336 zm.). Hortik aurrera, geure hasiera izango zen hormazorua beltzitu eta hainbat artista eskuahaldun gloriosoek Plateruenan eskainitako omenaldian zehar margoztu genuen leherketa espresionista neolitiko-futurista hau, izarren salda urdinaren edalean inspiratutakoa.

Hona geure oparia, zintzo eta tantakatsu, geure herri eta norbanako inkontzientean hainbeste orri eder idatzi dituen artistari eskainita.  Amuarrainak hegan.