Jon Benitorekin hasi genuen “Bidelagunak”. Jonek Garirengana bidali gintuen. Eta Garirengan buruz gorako izeberg bero bat topatu dugu, bere azala etengabean mutatzen eta birsortzen dakien hidra mitiko bat, presentzia hutsez magnetizatzen duen artista garden bat.
Bitxia da: nekez izango da iragan loriatsuagodun abeslaririk egungo eszenan, eta nekez topatu ahalko da iraganean baino orainari oratuago bizi denik. Ez da malenkonia tantarik usaintzen Garirengan. Sofa goxoak desegin, sormenaren bertigora jauzi egin, oraina estutu.
Errebelde eta aske, aurreiritzi eta artaldeetatik aparte beti.
Zaldiaren galapa askea elurretan. Kolore jaioberrien eztanda freskoa. Amapolazko egun finlandiarra. Neoizko argidun Bilbo mutante hontan aurkezten dugu, plazer handiz, bidelagun berri honi eskainitako begirada hau. Zatoz, amets.