Bide bat egin dugu sutara. Argira itzulerarako bidaia. Sustraietara begiratu, oinarrian arakatu, norbanakoa gainditzen duen energia gardenetik edan. Eta honela sortu da SUTIK: koadroak, eskulturak, ipuinak, gastronomia, argazkigintza eta mitoak batzen dituen eta udazkenean osorik aurkeztuko den gure proiektu berria.

Anboto inguruan berrelikatu dugu, gogo eta gorputzez, sua. Gure lagunekin, Etxebarrirekin, naturarekin. Eta zurekin, orain, artelanok elkarbanatzen ditugularik, barruko suaren ke arrasto biziak.